Bideoak Azkue Fundazioaren lantaldeak aztertuko ditu. Ez dira onartuko eduki iraingarriak biltzen dituzten lanak: giza eskubideen urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak. Hortaz, behin izen-ematea burututa, partehartzaileek antolatzaileen onespena jaso beharko dute partaidetza baieztatzeko.