ZER DIRA YOUTUBESKOLAK?

Egun bateko lantegiak dira. Zortzi orduko jardunaldi batean burutuko dira, eta behin lantegia amaituta, bideo bat diseinatzeko, garatzeko eta argitaratzeko gai izango zara. Jardunaldi berean prozesu tekniko osoa barneratuko duzu.

Gai interesgarriak landuko dituzu: Youtuben kontu bat sortzeko urratsak; izena ematea youtubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea, bisualizazio gehiago izateko estrategiak…

Bideoak egitea gustuko baduzu, eta 13 eta 16 urte bitarte badituzu; hau da, 2003, 2004, 2005 edo 2006an jaiotakoa bazara, inskripzio-fitxa betetzea baino ez duzu.

Bizkaiko bost udalerritan egingo dira, Durango, Basauri, Derio, Zalla eta Amorebieta-Etxanon. Partaidetza zabala da, ez duzu udalerri edo eskualde horietan erroldatuta egon behar. Hortaz, aukera asko dituzu!

Urrian egingo dira, larunbat eta igandeetan, 9:30etik 18:30era. Egun berean hasi eta amaitu; beraz, ez ahaztu bokata edo taperra.

Ikastaroak doakoak dira; hortaz, gorde aurreztuta duzun diru hori.

Eskaerak plazak baino gehiago balira, zozketaz izendatuko dira. Zozketak tokian toki kudeatuko dira. Honatx udalerri eta mankomunitateekin harremanetan jartzeko kontaktuak biltzen dira.

Ane Atxutegik eta Ibai Zarketak zuzenduko dituzte lantegiak. Ez dituzula ezagutzen? Beitu!

EMAN IZENA

JARRI HARREMANETAN